Ordezkoak martxan-en batzarra

Publikatua Ekaina 6, 2011

0


Ekainak 8an arratsaldeko 19:00 etan

Bilbon, San Frantzisko Gizarte Etxean.

Azken asteetan sindikatuek Hezkuntza Departamenduak Ordezkoen zerrendak kudeatzeko indarrean jarri nahi duen borradore berriaren inguruan hausnarketa egiteko ordezkoak konbokatu dituzte. CCOO eta Stee-Eilas-en egon gara, informazioa biltzen eta beraiek borradorearekiko duten iritzia ezagutzen.

Gure ustez egoera larria da, borradorea aprobatuz gero 2012-2013 Ikasturtean aplikatzen hasiko da.  Borradore originala ez dugu lortu eta daukagun informazioa zehaztasun gabekoa da. Aldaketa asko datoz, euren artean larrienak:

  1. Zerrenda desberdinak egin, hau da, gaur egun lan egiten lortzen dugun puntuazioa apuntatuta gauden zerrenda guztietan puntuatzen du berdin, borradorearen arabera, lan egindako zerrendan puntu bikoitza. Zerrenda bakarrean apuntatzera eramaten gaitu.
  2. OPEa gainditzen dutenek zerrendetan sartzeko aukera izango dute (OPEan atera duten nota zerrendetan sartzeko kontuan hartuko den ala ez zehaztu barik dago). OPEa egiteko derrigortasuna dakar
  3. Lanaldi murriztuan 50 km baino urrunago dagoen plazari uko egiteko eskubidea desagertzen da. Kilometro asko (istripuak izateko arriskua), gastu energetikoa, dirua eta nekea.
  4. Gaur egun ikasturtean zehar telefonoz ematen diren plazak, astero interneten publikatu, eta plaza horretan interesa dutenen artean banatu, puntuazioaren arabera ( esleipen txikia) inork ez badu hartzen zerrendan azkena dagoenari emango zaio. Egun zehatz horretan internet-en konektatuta egon beharko gara eta zerrendako azkena marroi guztiak jango ditu, hori bai, laster zerrendako azkena izateari utziko dio.
  5. Puntuazioari dagokionez, plaza batzuek gehiago puntuatuko dute (hirukoitza) hirueledunak eta zailtasunak aurkezten dituzten plazak. Pribatuan lan egindakoa, bi hilabeteko puntu bat (orain arte 0,33 puntu bi hilabeteko). Hau eta 1. puntua “efectos retroactivos”-ekin aplikatuz gero zerrendak berrengingo dira eta ordena guztiz aldatu daiteke.

Ordezkoak Martxanetik borradore honi alegazioak egitea eta Hezkuntza Departamentuari gure iritzia eta proposamenak luzatzea pentsatu dugu.

Bestalde batetik blog-ean esleipen inormatikoei buruzko iritzi batzuk agertu dira.

Bi kontu hauei buruzko hausnarketa egiteko zuen parte hartzea eskatzen dizuegu datorren asteazkenean Ekainak 8an arratsaldeko 19:00 etan Bilbon San Franzisko Gizarte Etxean egingo dugun bilera.

Zure indarra beharrezkoa da, gure lan baldintzak eta lanpostuak defendatu behar ditugu!

Auzolanean aberastu, azpiko laukitxoan