Isabel Celaáren erantzuna Ordezkoak Martxani

Posted on Otsaila 11, 2011

0


 

Abenduan Ordazkoak Martxan taldeak  Andereari gutuna igorri genion gure burua aurkeztu, helburuak azaldu eta zerrendak kudeatzeko prestatzen ari den Orden berriaren aurrean gure iritzia eman asmoz. Hauxe da Hezkuntza Sailburuak Juan Manuel Aramendi Arteaga, Langileriaren kudeaketa Zuzendariaren bitartez eman digun erantzuna:

Zure kexa idatzia dela eta

Irakaskuntza publikoko ordezkapenen estaldura-sistema arautzen duen arauaren aldaketa arretaz irakurri duen edonor ohartuko da aldaketa oso txikia dela. Hain zuzen, gehienetan, lehenago indarrean zegoenaren 24 orduko atzerapen bat besterik ez da. Bestalde, merezi du gogoratzea ere Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko baten batez besteko ratioa irakasle bat eta erdi dela taldeko, alegia, hiru irakasle bi ikasgelako. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, erlazio orokor hori bi irakasle da talde bakoitzeko da eta Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntzan, berriz, bi baino gehiago: 2,25 zehazki.

Indarrean den ordezkapen-sistemak kontuan hartzen du egoera hori, baita egoera ekonomikoa ere noski, ez baita duela bi urtekoaren antzekoa. Horrenbestez, arau hau aldatu egin da, baina adierazi bezala, aldaketa txikia da eta, baldintza arruntetan, ikastetxeko langileek beren gain har dezakete. Aldaketak, gainera, ez die ia eragiten autonomia txikiagoko (adibidez, haur-hezkuntzako edo hezkuntza-beharrizan bereziko) ikasleekin lan egiten dutenei.

Jakina, noizbehinka eta egoera batzuetan, ikastetxeak ez du behar ahalmenik izango laguntza gehigarririk ematen ez bazaio, ikastetxe batean aldi berean hainbat baja gertatzen direlako edo, askotariko arrazoiak direla eta, hainbat irakasle aldi berean ordezkatu behar badira.

Irakaskuntza-jardueraren garapen arrunterako arazoa bihur ez dadin, Akordioa sinatu duten sindikatuekin negoziatu ondoren, bi modutan jokatu dugu:

Lehenik eta behin, salbuetsi ditugu sindikatu-eskubideak erabiltzearekin edo irakaslearen lan-bizitza eta familia-bizitza bateratzearekin zerikusia duten ordezkapenak. Horrenbestez, hasieratik bertatik beteko dira sindikatu, haurdunaldi, amatasun, aitatasun, adopzio edo harrerako liberazioak direla-eta hartutako bajak. Hasieratik bertatik beteko dira, halaber, ordaindu gabeko baimenak, beti ere aldez aurretik behar denboraz jakinarazten direnean eta arrazoi hauetakoren bat tarteko dela: egun bat baino luzeagoko norbere gaiak, beharrezko irakasle-prestakuntzako jarduerak, erretiroak eta, oporrak erabiltzeko eskubidea erabiliz, gaitz edo istripuaren ondorioz erabili gabe geratutako oporretarako absentziaz egindako langileen ordezkapenak.

Bigarrenik, jarraibideak igorri ditugu lurralde-ordezkaritzetara malgu joka dezaten, hasieratik bertatik ikastetxean irakasleen % 10 baino gehiagok huts egiten duen une beretik ordezko irakasleak emanez eta, hartara, absentzia horiek eragin dezaketen inpaktua arinduz.

Orain arte hartutako neurriak, gainera, gizarte-dialogoan sinesten duen gobernu bati dagozkion bezalakoak dira. Neurri horiek hartu eta jarraipena egin eta aztertu egiten dira eta, beharrezkoa bada, berriro helduko zaie edo malguago bihurtu sindikatuekin dialogoan une honetan eta negoziazio-mahaian bertako batzorde paritarioan lortutako Akordioaren ondoren.

Gainera, dialogo iraunkorrean jarraitzen dugu familiekin, haien kezkak entzunez eta horiei erantzuten saiatuz, dela azalpen hobe batekin, dela kasu jakin batzuetan izanez, goian adierazi bezala.

Bestalde, irakasle egonkor (plantilako) gehiago hornitzen ari gatzaizkio sistemari eta ikastetxeei. Enplegu publikoko eskaintzak deitzen ari gara eta 1.000 lanpostu gehitu ditugu ikastetxe publikoetako Lanpostuen Zerrendan. Horrenbestez, ikastetxe horiek ahalmen estruktural handiagoa izango dute unean uneko ordezkapenei aurre egiteko.

Lehenago ere, Hezkuntza Administrazioak aplikazioan malgutasuna zabaldu zuen oso antzeko arau baten bidez, eta luze gabe betetzen zituen ordezkapen guztiak, horiek edozein zirela ere eta diruzaintza publikoan dirua zegoen bitartean. Horregatik, batzuetan, irizpidea desberdina zen urtarrilean eta abenduan. Aldiz, ez zen aurrerabiderik ikastetxeei irakasle egonkor gehiago hornitzeko orduan, hezkuntzaren kalitatea areagotzeko era onena hori den arren.

Egun, diru publikoa era efizienteagoan kudeatzeko premia ikusten dugu eta, horrenbestez, krisi-egoera honetatik irteten garenean, gure ikastetxeak sendoago egongo dira eta irakasle egonkor gehiago izango dituzte proiektuak aurrera eramateko. Bitartean, egon seguru gure ikastetxeek eta Hezkuntza Administrazioak ikasleen arreta lehenetsiko dutela beti ere.

Auzolanean aberastu, azpiko laukitxoan

Posted in: Hezkuntza Saila