Maria Isabel Celaá Diéguez Andereari

Posted on Otsaila 11, 2011

1


 

2010eko Abenduaren 17an, Hezkuntza Sailburuari gutun hauxe bidali genion gure burua aurkeztu, helburuak azaldu eta zerrendak kudeatzeko prestatzen ari den Orden berriaren aurrean gure iritzia eman asmoz:

Maria Isabel Celaá Diéguez Andereari:

Azken ikasturtean, uztailaren 6ko 185/2010 DEKRETUArekin batera martxan jarri ziren murrizketen harira, irakasle ordezko batzuk elkartu ginen egoeraren larritasunarekin arduratuta; berrikuntzak gure lan baldintzak kaltetzen ditu, baina baita hezkuntzaren kalitatea ere. Horrela sortu zen Ordezkoak Martxan taldea.

Talde hau osatzeko beharra ikusi genuen honako helburu hauek lortu nahian:

    • Ordezkapenak lehenengo egunetik betetzea, ez baita bateragarri hezkuntzaren kalitatea eta irakasle eza.
    • Ordezkapenak kudeatzeko zerrenden inguruko informazio argia lortzea. Azaroak 23tik aurrera http://www.irakasle.net zerbitzuaren bidez zerrendetako posizioen kontsulta egiteko aukera dago. Gure kolektibotik Departamenduak egindako lana eskertu nahi dugu.
    • Hezkuntza sailarekin harremanak hobetzea. Askotan informazioa dokumentu desberdinetan agertzen denez, zaila da gai bati buruzko informazio zehatza lortzea; beste batzuetan, zurrumurruen bidez heltzen zaigu eta ez dugu informazio hori egiaztatzeko modurik izaten.
    • Langileen desplazamendurako sistema jasangarria lortzea. Gaur egungo ordezkapen antolakuntzaren eraginez, lan egiteko kilometro asko egitera behartuta gaude.

Beste aldetik, zerrendak kudeatzeko prestatzen ari den Orden berria ikusita gure iritzia eman nahiko genuke. Ondoren aipatzen ditugun aldaketa hauekin kezkatuta gaude gure lan baldintzetarako oso kaltegarriak baitira.

    • 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren 7.1.f artikulua desagertzen da:
      Bizilekutik 50km-tara eskaintzen den postuari uko egiteko aukera, baldin eta lanaldi murriztua bada.
    • 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren 7.4 artikulua desagertzen da:
      Esleipen garaian lan- istripuagatik edo lanbide gaixotasunagatik sortutako aldi baterako ezintasuna, amatasuna eta haurdunaldiko arriskua dela zerrendetan egoteari uko egin diotenak plaza edo IRALEko bigarren txandan plaza hartzeko aukera.
    • Borradorean 9.4. artikuluaren arabera,
      Ikasturtean zehar zerrendatik kanpo geratuz gero, izangaiak ezin izango du bi urte pasatu arte berriro sartu.
    • Borradorean 9.1.g eta 9.3 artikuluan.
      Azken 3 urtetan Departamenturako lanik egin ezean, izangaia zerrendatik kanpo geratuko da, zerrendetan mantentzea eskatzen ez badu; eta egoera horretan bi urte gehiago jarraituz gero, zerrendetatik kanpo geratuko da betiko.

Hau guztia kontuan hartuta aipatutako murrizketak bertan behera uztea, egiten diren aldaketa guztien berri jasotzea eta gure iritzia emateko aukera izatea eskatzen dugu.

Aldez aurretik eskerrak emanez, zuen erantzunaren zain.

Auzolanean aberastu, azpiko laukitxoan

Posted in: Hezkuntza Saila