Hauteskunde sindikalak EAE-ko irakaskuntzan

Posted on Otsaila 11, 2011

0


Hurrengo asteazkenean Hauteskunde Sindikalak izango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, otsailaren 16an hain zuzen ere.  Ordezkoak Martxanetik informazio praktikoa eta gure ikuspuntutik kontuan hartu beharreko beste zenbait ohar helerazi nahi dizkizuegu, izan ere, garrantzitsua da  gure botoa ematea, kopuruaren arabera sindikatu desberdinei indarra ematen baitzaie negoziazioetara begira.Bozkatzeko informazioa:

  • Bozka emateko Abenduaren 15an lanean egon behar zen eta 30 egunetako antzinitasuna izan.
  • Bozka emateko lekuak: egun horretan zeunden zentruari dagokion mahaia.

Hauteskundeetan herrialde bakoitzeko langileak ordezkatzeko Pertsonal Batzarrak ( Juntas de personal) aukeratzen dira. Bizkain, gure sektorean 41 delegatu aukeratzen dira, Gipuzkoan 33 eta Araban 25, osora 99 delegatu. Sindikatu bakoitzak lortzen dituen delegatuen arabera ordu-kreditu bat lortuko du lan sindikala egiteko, liberazio osoak, partzialak, egun batekoak eta abar. Horiek sindikatu bakoitzak antolatu eta kudeatzen ditu, beti legez, jardunean diren araudiaren arabera.

Delegatu kopuruak zehazten du sindikatu bakoitzeko ordezkaritza Lakuan egiten diren negoziaketeetan eta gure irizpidea akordioak bilatzeko gehiengoa bilatzea litzateke. Irizpide hau CCOO eta UGTek apurtu zuten Akordioak gutxiengoaz sinatzerakoan, Hezkuntza Sailaren laguntza eta onarpenarekin. Horregaitik, garrantzitsua deritzogu gure ordezkaritza haunditzeari, alde batetik,  akordio berri bat lortzeko presionatzeko, bestetik, Hezkuntza Sailak eta sinatu duten sindikatueei aurre egiteko, eta jakina, mahai ezberdinetan kudeatzen eta erabakitzen diren gauzez informazio zuzena izateko.

Auzolanean aberastu, azpiko laukitxoan