Irakaskuntza publikoan bozak dituzte gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Posted on Otsaila 16, 2011

0


Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino, guztira 32.000 langilek dute hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea. Irakaskuntzan egindako murrizketak, CCOOk eta UGTk gutxiengoan Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioa eta Hezkuntza Saila curriculumean egiten ari den aldaketak, hiru giltzarri horiek izango dituzte irakaskuntza publikoko hauteskundeek. Gaur aukeratuko dituzte langileen ordezkariak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan. Maila guztietako langileak daude deituta botoa ematera, Haur Hezkuntzatik EHUrainokoak; guztira, 32.000 pasatxo. Hainbat ikastetxetan eguerdira arte soilik emango dute eskola, langileek modua izan dezaten hauteskundeetan parte hartzeko.

Unibertsitatez kanpoko lan ituna ekainean sinatu zuten Hezkuntza Sailak, CCOOk eta UGTk. Esan zuten «murrizketei eusteko horma» zela; gehiengoak, ordea, salatu zuen murrizten ari zela taldea. Funtzionarioen soldata jaisteko erabakiak ere eragin die ikastetxe publikoetako langileei. Jaurlaritzak curriculumean egindako aldaketek zeresana eman dute azken hilabeteetan, bereziki Bakerako Hezkuntza Planak.

Aurreko bozetan, LABek lortu zuen ordezkari gehien unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, atzetik ELA eta CCOO utzita. EHUn, CCOOk irabazi zuen.

berria-ri hartua

Auzolanean aberastu, azpiko laukitxoan