Data interesgarriak

Posted on Apirila 13, 2011

0


Stee-Eilas-ek esan digunez, Hezkuntza Sailak ordezkoentzat garrantzia duten data batzuk eman ditu; informazio hau behin-behinekoa omen da, baina interesekoa delakoan luzatzen dizuegu:

  • Apirilaren 13an Hizkiaren zozketa EHAA-BOPVean
  • Maiatzaren 3tik 11ra Fitxa jaso eta bidaltzeko epea
  • Maiatzaren 25ean Behin-behineko zerrendak
  • Maiatzaren 27tik ekainaren 1era Erreklamazio epea
  • Ekainaren 13an Behin betiko zerrendak
  • Ekainaren 14tik uztailaren 13ra Gorako errekurtsoak sartzeko epea
  • Uztailaren 24an Behin betiko zerrendak

Oraingoz ez digute beste informaziorik eman, hau da, prozedura nolakoa izango den (zuzenekoa, telematikoa …) edo beste motako aldaketak egongo ote diren, distantziari uko egiteko aukera … Jakin bezain pronto helaraziko dizuegu eta zuek jakinez gero bidal iezaguzue informazioa ordezkoakmartxan@gmail.com-era.

Auzolanean aberastu, azpiko laukitxoan

Posted in: Info praktikoa