Esleipenen inguruan zure iritzia behar dugu

Posted on Maiatza 6, 2011

6


Aurten, Haur eta Lehen Hezkuntzakoez gain, Bigarren Hezkuntzakoek, Hizkuntza Eskola Ofizialek, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoek, Arte Irakaskuntzakoek eta Musika Irakaskuntzakoek ere sistema informatizatua erabiliko dute.

Hezkuntza Sailaren esanetan, helburua parte hartzeko baldintzak hobetzea da, bitarteko informatikoak erabiliz arinago eta modu egokiagoan jokatzeko asmoa dute. Baina, zenbait arau zehaztuko dira, besteak, beste hurrengo hauek:

  • Parte hartzea derrigorrezkoa da
  • Maila desberdinetako espezialitateetan egonez gero, guztietara aurkeztu behar da.
  • Ezin izango da lanaldi murriztuko plazei uko egin, helbidetik 50 km-ra baino gehiago daudenean.
  • Esleipenak hasi aurretik birbaremazioetan aukeratutako “irakatsi beharreko Lurralde Historikoan” eta “lanaldi motan” aldatzeko aukera egongo da; esleipenak eta gero, birmaremazioetan aukeratutakoekin jarraitzeko.

 Zer iruditzen zaizu?

Iaz prozesu honetan parte hartu zenuen?

Iruditzen zaizu zerbait aldatu edo hobetu behar dela?

Auzolanean aberastu, azpiko laukitxoan

Posted in: Info praktikoa