Celaá gezurretan ari da (edo “Celaá está mintiendo” eta “Celaá is lying”)

Posted on Ekaina 7, 2011

0


euskaleskola.org-ri hartua

Pasa den Larunbatean Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatu zen Bilbon. XX. edizio honetan, ospakizunen artean hainbat aldarrikapen entzun ahal izan ziren. Han ziren, esaterako, Karmelo ikastolako lagunak, Celaári beste behin ere beren ikastetxea Santutxutik ez aldetzeko eskatuz.

Hantxe izan zen Celaá noski, eta ez zuen diskurtsoa botatzeko aukera galdu. Hirueletasuna goraipatu zuen Hezkuntza Sailburuak behin eta berriz; baina, antza denez hirueletasuna ez dugu berdin ulertzen guztiok… Hona hemen gaur GARAn Sortzen-Ikasbatuazeko Bego Bitorikak kaleratutako iritzi artikulua. Celaá anderearen diskurtsoak egitik baino gezurretik gehiago zuela zenbakien bidez frogatzen digun artikulua. Begok esaten duen bezala, gu ere eleaniztasunaren aldekoak garelako, baina “euskaldun eleanitzen” aldekoak.

Posted in: Hezkuntza Saila