Ordezkoak martxan-en asanbladaren berri

Posted on Ekaina 15, 2011

0


Pasa den asteazkenean 15 lagun bildu ginen Bilbon konbokatutako bileran.

Hezkuntza Departamentuak proposatu duen borradore berria eta esleipen telematikoen kontua aztertu genuen. Honako erabakiak hartu genituen:

  • Borradorearen hainbat puntuekiko adostu ziren alegazioak hezkuntzako arduradunei bidali. (Alegazioak prest daudenean pasatuko dizkizuegu)
  • Esleipenetan gardentasuna eskatzea, batez ere, plazak ematen direnean horri buruzko informazioa danon eskura izatea: zein plaza nori eman dioten.
  • Hezkuntza Sailari gure kolektiboan eragina duten erabakiaz informatzea eskatzea

Beste alde batetik,gure eguneroko lanean maiz sortzen diren arazoez eta Hezkuntza sailak dituen hanka-sartzeez ere berba egin genuen. Ditugun arazoak plazaratzeko, publikoak egiteko, laguntza jasotzeko edo emateko bide egokia izan daiteke blogaren erabilera, horreri indarra ematen saiatu behar garela komentatu genuen. Berez, zerbaiten berri eman nahi baduzu bidali ezazu ordezkoakmartxan@gmail.com helbidera blogean sartu nahi duzun informazioa eta blogera igoko dugu zuzenean.

Besterik gabe…

Auzolanean aberastu, azpiko laukitxoan

Posted in: Nor gara?