Aldaketak ordezkapen sisteman, EHIGE-ren hausnarketak

Posted on Uztaila 1, 2011

0


EHIGE arduratuta dago ordezko irakasleon lan baldintzen atzerakadaren aurrean ikasleen klase orduetan eta baita irakasleen lanaldian ere izango duen eraginarekin.

ehige.org-ri hartua

Lan-akordio berriaren aplikazioa dela-eta, aldatu egin da ordezkapenen sistema. Hori dela-eta, atzeratu egin da kasu batzuetan ordezkapenak betetzeko behar den denbora. Honek eragin zuzena dauka ikaslegoaren klase orduetan eta baita irakasleen lanaldian ere. Garrantzitsua iruditzen zaigu gai hau zuen ikastetxe eta Eskola-Kontseiluetan lantzea IGE, klaustro eta zuzendaritzek eskari berebera eginez. Hori egiteko, lehenik eta behin egoera aztertu beharko du Eskola-Kontseiluak eta horren arabera erabaki nola jokatu.
Bi dokumentu atxikitu ditugu: IGEei zuzendutakoa eta Hezkuntza Sailari zein Euskadiko Eskola Kontseiluari zuzendutakoa.

Sustituciones-Ordezkapenak. AMPAs

Sustituciones-Ordezkapenak. EHIGE-Sarean-BIHE

Auzolanean aberastu, azpiko laukitxoan

Posted in: Hezkuntza Saila